XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) -(E)LA (Denborazkoa).

...gerran goi batean zegoela tiroa hankan hartu,... (10. lerroa)

...abere-karreretan ari ginela... (45. lerroa).

Eta hartan ari ginela, Buruokertxo! esan zuen,... (51. lerroa).

NOIZ (NOLArantz batzuetan) galderari erantzuten dio; normalean aditzaren aspektua puntukaria da: une hartan.

Horregatik aditz forma trinkoekin eta ari izan aditzarekin ere ikusiko dugu denborazko -(E)LA hau.

2.1) Gogoratu EGON, JOAN, IBILI, ETORRI, ERAMAN. EKARRI aditzen iraganaldiko forma sintetikoak (nentorren, zihoan, zeuden, zeraman,...).

2.2) Osatu esaldi hauek -(E)LA erabiliz.

Denborazkoak.

a) Txano Gorritxori / amonaren etxera zihoan / otsoa agertu zitzaion.

b) Aharrausika ari zen / eltxoa irentsi zuen.

c) Gora begira zeuden / txori kaka erori zitzaien aurpegira.

2.3) Osatu esaldi hauek -(E)LA erabiliz eta aditzak jokatuz.

(Denborazkoak).

d) Aspaldian, osaba urre bila (ibili) / kalkopirita mehatzea aurkitu.

e) Atzo arnasa sakonki (hartu) / eztula hasi (niri).

f) Irenek agindutako paketea honantz (ekarri) / batzuek ostu (Ireneri).

g) Gu musika klasikoa (entzun) / atean jo (batzuek).

h) Ni etxerantz (joan) / auto batek jo (ni).

i) Haurrak atsedenaldian (egon) / erori laborategiko kristalak.

j) Gu arraultzeak (frijitu) / alkandora berria zipristindu (niri).

3) X EZ BESTE GUZTIAK.

...ni ez beste guztiak... (30. lerroa).

ni (izan) ezik beste guztiak.

Bi esaldi hauek trukagarriak dira.

Oharra: Kontuz ahoskatzerakoan:

- ni ez // beste guztiak.

3.1) Hurrengo esaldietan (IZAN) EZIK agertzen denean X EZ BESTE GUZTIAK egitura erabili, eta alderantziz.

a) Ni izan ezik, ikasgelako guztiek atera zuten liburua azterketan kopiatzeko.

b) Loeragingailuak izan ezik erremedio guztiak probatu ditut lo egin ahal izateko.

c) Nirea ez beste gezi guztiak geratu ziren dianan sartuta.

d) Euskara izan ezik, Iberiar Penintsulan dauden hizkuntza guztiak latinetik datoz.

e) Eskaini duzuena ez beste edozein aukera hartzeko prest nago.

3.2) Egin esaldia elementu horietaz.

Kontutan izan galderari erantzun behar diotela egingo dituzun esaldiek.

f) Zein ikaslek errepikatu behar du matematika azterketa?

Ia guztiek // 4 atera dutenak ez.

g) Zein edari guztatzen zaizu?

Guztiak // alkoholdunak ez.

h) Zer aukeratuko zenuke ahal izango bazenu?

Koadru abstraktu hori ez // edozer.

i) Bertako guztiak ezagutu al zenituen mozorro jaian?

Karameluz jantzi zirenak ez // besteak bai.

j) Zenbat trafikari atxilotu zuen Ertzantzak atzoko sarekadan?

Guztiak // bik ihes egitea lortu zuten.